Ekainaren 14an eta 15ean ospatuko da, Battle Bunker elkartearen egoitzan, Nazioarteko 11. Konbentzioa, Euskal Herriko Federazioak antolatuta. 2010eko abenduan, BoardGameGeek atariak, mahai jokoen arloan erreferentea denak, joko onenen zerrendako lehen postuan kokatu zuen Twilight Struggle (Gerra Hotzean girotutako bi jokalarirentzako gerra eta estrategia jokoa), eta harrezkero rankingaren lehen postuetan egon da urtero. Hainbat hizkuntzatan argitaratu arren, euskarazko bertsiorik ez dago oraindik. Ia lau hilabete falta dira hitzordurako, baina dagoeneko ziurra da orain arteko konbentzio jendetsuena izango dela, Herbeheretako, Espainiako, Kataluniako, Euskal Herriko, Greziako, Poloniako, AEBetako, Frantziako, Portugalgo, Erresuma Batuko... jokalariak etorriko baitira. Izena emateko: https://sites.google.com/view/ehtsf/vitoria-gasteiz-2025.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.