Euskal Herriak itsasoarekin izandako harremana berreskuratzeko helburuarekin, Elkano Itsas Herria izeneko ekimena sortu dute Elkano Fundazioak, Albaola Itsas Kultur Faktoriak eta Donostiako Euskal Itsas Museoak. Maiatzetik irailera, euskal kostaldeko hogei herri baino gehiago igaroko dituen zeharkaldi kulturala izango da. Horretarako, Juanita Larando patatxak (ontzi mota bat) zeharkatuko ditu ekimenean parte hartuko duten herriak: Bilbo, Portugalete, Orio, Donostia, Azkaine... XVIII. mendeko patatxa baten erreplika da Juanita Larando. Belaz eta arraunez mugitzen da, eta Albaolan eraiki dute. Ekimena maiatzaren 26an hasiko da, Pasaiako Itsas Festibalean, eta irailaren 18an amaituko, Europako Ondare Jardunaldietan, Ziburun eta Donibane Lohizunen, hain zuzen ere. Irailaren 6an, berriz, Getarian izango da, Elkano Egunarekin eta lehorreratzearen ospakizunarekin bat egiteko. Ekimenak iraun bitartean, egitarau zabala izango da, bisitatuko duen herri bakoitzean ekitaldiak egingo baitituzte.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.