Azken urteetako ereduari jarraikiz, Olarizuko zelaietan egingo dute Araba Euskaraz, Arabako ikastolen aldeko jaia. Lekuari eutsita, jaiaren onuraduna izango da aldatuko dena: aurtengoan, Bastida herriko Bastida Ikastolaren alde egingo da festa. Etengabe leloa izango du jaiak, duela 45 urte sortu zenetik Bastidan egindako lanari erreferentzia egiteko, baita gainerako ikastolekin elkarlanean Arabako Errioxan euskarari eragiteko egindakoari ere. Jaialdiak hainbat helburu izango ditu, besteren artean ikastolekiko atxikimendua eta ikastolen komunitatea indartzea eta auzolanari garrantzia ematea. Era berean, Bastida Ikastolan egin behar diren inbertsioei aurre egiteko baliatuko dute bildutako dirua. Ekainaren 15ekoa izango da hitzordu nagusia, nahiz eta ikasturte osoa daramaten askotariko ekitaldiak antolatzen. Xehetasun guztiak https://arabaeuskaraz.eus webgunean topa daitezke.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.