Napoliko hiriguneko kaleetan, oso ohikoa da arropa esekia ikustea. Behin garbituta, leiho eta balkoietan zintzilikatu ohi dute napolitarrek, lehortzeko. Hiriko paisaiaren parte da. Haatik, ekainean, arropa kalean zintzilikatzeko ohitura debekatzear egon da hiriko alkate Gaetano Manfredi. Izan ere, Udala hiriaren itxura eta bertako segurtasuna hobetzeko udal ordenantza prestatzen ari da, eta, beste neurri batzuen artean, kale zurruta mugatu, gauean eta siesta orduan zarata egitea debekatu, hiriko zenbait lekutan monopatinez ibiltzea galarazi… nahi zuen. Baita kalean arropa zintzilikatzea ere, garbitu berritan tanta jarioa sortuz gero. Hau da, arropa etxe barruan esekitzera behartu nahi zituen hiritarrak. Napolitarrek, ordea, ez diote utzi. Alkatearen asmoak haserrea eragin zuen haien artean, eta kontrako kanpaina abiatu zuten segituan. Alkateak berehala egin du atzera. Udal ordenantza hil honen hasieran sartu zen indarrean, baina zintzilikatutako arropari buruzko aipamenik gabe. Are gehiago, alkateak onartu behar izan du zintzilikatutako arropa hiriko ondarearen parte dela.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.