Euskaltegiek irailaren hasieran irekiko dituzte berriz ateak, 2024-25 ikasturtean euskara ikasi nahi dutenei eginkizun horretan laguntzeko. Prest dira dagoeneko izen-emateak antolatu eta taldeak osatzen hasteko. Oraingoan, gainera, badirudi laguntza bereziak izango direla Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleentzat. Lerrook idazteko orduan, behin betiko ebazpena argitaratu gabe zegoen, baina Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Ibone Bengoetxeak “irailetik aurrera A1 mailako euskara ikasketak dohainik” izango direla aurreratu zuen Euskadi Irratian joan den abuztuaren 16an. Ez da abiapuntu txarra, eskaera aspaldikoa izan arren: Kontseiluak 2017an aurkeztu zuen Doakotasuneranzko bidean proposamena, helduen euskalduntzearen eremuan lan egiten duten eragileen % 90etik gorako atxikimendua izan zuena. EAEkoa baieztatzea albiste ona izango da, baina ez nahikoa. Noizko Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian?


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.