Azken hamarkadetan, izugarri hazi da plastikoaren ekoizpen eta kontsumoa, eta, horrekin batera, kutsadura. OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen ikerketa batek zenbakiak jarri dizkio kutsadura horri. Haren arabera, 140 milioi tona plastiko daude munduko uretan: 109 milioi tona inguru, ibai eta lakuetan; beste 30 miloi tona, itsasoetan; eta 1,4 milioi tona, ibaietatik itsasoetarako bidean. Kutsadura hori guztia azken zazpi hamarkadetan pilatu da, plastikoaren ekoizpena areagotu ahala. 1950. urtean, 2 milioi tona plastiko besterik ez zen ekoizten, urtero, munduan. 2021ean, aldiz, 461 milioi tona izan ziren. Gehiena, gainera, erabilera bakarrekoa edo murritzekoa izan ohi da, eta ekoitzitako horretatik guztitik oso gutxi birziklatzen da, zehazki % 9 soilik, OCDEren esanetan. Gainerakoak zabortegietan amaitzen du, edo erreta, edo, besterik gabe, ingurumenean.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.