UNESCOk argitaratu duen ikerketa baten arabera, sare sozialetako influencer gehienek ez dute informazioa egiaztatzen beren jarraitzaileekin partekatu aurretik. Hala, eragile digital handienetako batzuek ikuspuntu kiritikorik gabe zabaltzen dituzte baieztapen engainagarriak. Adibidez, inkestan parte hartu duten eduki sortzaileen % 62k esan dute ez dutela informazioaren benetakotasuna egiaztatzen jarraitzaileei birbidali baino lehen. 2024ko abuztuan eta irailean egin zuten ikerketa, AEBetako presidentetzarako hauteskundeen harira, sare sozialetako eragileek funtsezko rola jokatu zutelako boto emaileentzako informazio iturri gisa. Bai Donald Trumpek bai Kamala Harrisek sare sozialetan milioika jarraitzaile dituzten eragileen laguntza izan zutela kontuan hartuta, mila jarraitzaile baino gehiago dituzten 500 eduki sortzaile galdekatu zituzten ikerketan.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.