Donostiako Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak hizkuntza bat ikastean giza burmuinean nolako aldaketak gertatzen diren aztertzeko ikerketa abiatu du, kasu honetan euskararen ikaskuntzari erreparatuta. Horretarako, BCBLk hitzarmena sinatu du AEKrekin, bertako ikasleek hartuko dutelako parte esperimentuan, euskara ikasteak garunaren egituran eta lan egiteko moduan daukan eragina behatzeko. Ikasleek bi saiotan hartuko dute parte: orain eta ekainean, ikasturtearen hasierako eta bukaerako datuak alderatzeko. Saio horietan, haien burmuinaren datu estrukturalak eta funtzionalak aztertuko dituzte, neuroirudi teknikak erabilita. Esperimentuaren bidez, BCBLko ikertzaileek garunak hizkuntza bat nola ikasten duen zehazten duten biomarkatzaileak aurkitu nahi dituzte; izan ere, biomarkatzaile horiek, burmuineko lesio bat gertatuz gero, pertsona batek nola erantzungo lukeen aurreikusten lagun dezaketela uste dute.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.