Adierazle1 ugarik azaltzen dutenez, euskara larrialdi egoeran da. Kontseiluak hala salatu zuen duela urtebete, eta larrialdia indarraldi bilakatzeko konpromisoa hartu zuen. Bide horretan, abenduaren 27an ekitaldi jendetsua egingo du Bilbao Arenan. “Etorkizuna dago jokoan, euskaltzaleon garaia da!” deia eginez, euskararen eta euskaltzaletasunaren bilgune eta arnasgune izango da hitzordua, euskarari pizkunde2 berri bat” emateko. Kultur kutsuko3 ekitaldia izango da eta sarrerak Pizkundea.eus webgunean eskuratu ahal izango dira. Euskal pizkunde berria eragiteko bidean, irailaren 26an Itun4 soziopolitiko berrirako eskaintza aurkeztu zuen Kontseiluak. Batuz Aldatu dinamikaren barruan garatutako proposamena da, 110 eragile sozialekin baino gehiagorekin osatua (besteak beste, AEKrekin), eta helburu jakina du: adostasun sozial zabalez, euskarari etorkizuna emango dion hizkuntz politikarako oinarriak proposatzea. Dokumentu osoa www.kontseilua.eus webgunean irakur daiteke.

1. Adierazle: indicador (es), indicateur (fr).
2. Pizkunde:
renacimiento (es), renaissance (fr).
3. Kutsu:
toque (es), touche (fr).
4. Itun:
akordio, hitzarmen.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.