2022ko Hizkuntzen Barometroaren arabera, euskara 38. postuan dago munduko hizkuntzarik “pisutsuenen” artean. 2017ko barometroan, 62. tokian zegoen. Frantziako Kultura Ministerioaren babespean egiten da barometro hori, hizkuntzek munduan duten “pisua” aztertzeko. Guztira, 634 hizkuntza aztertu dituzte, 13 faktore kontuan hartuta, besteak beste, ofizialak diren, ikasketa hizkuntzak diren, nazioarteko zenbat literatura sari jasotzen dituzten edota Interneten duten zabalpena. Horren arabera, ingelesa jarri dute lehen postuan; frantsesa, bigarrenean; gaztelania, hirugarrenean; eta alemana, laugarrenean. Katalana 12. postuan ageri da. Euskara, esan bezala, 38.a da, galizieraren ondoren eta hindiaren aurretik. Sailkapenak eztabaida sortu ohi du, jarraitzen diren irizpideak zalantzan jartzeko modukoak direlako, zenbaiten ustez.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.