Iruñean euskara bazterretik erdigunera eramateko, Laba izeneko eremua zabaldu nahi dute Gazteluko plazan, hiriaren bihotzean, hain zuzen ere. Hainbat euskaldun eta euskaltzalek jarri dute martxan egitasmoa, euskaldunen komunitatearentzako elkargune ez ezik, euskarazko sorkuntzaren erakusleiho ere izan dadin. Era berean, kafetegia izango du, baita kultur ekitaldiak eskaintzeko oholtza ere. Horrekin guztiarekin batera, proiektu berriak sortzeko laborategia izango du. Pandemia garaian hasi zen garatzen Laba egitasmoa. Behin oinarriak zehaztuta, eta lehen bultzada emateko, diru bilketa abiatu dute Itsulapikoa.eus crowdfunding plataforman; zehazki, 30.000 euro bildu nahi dituzte. Oraindik ere zabalik da ekarpenak egiteko epea. Gainera, proiektuak auzolana izango duenez oinarri, bestelako ekarpenak ere ongi etorriak izango direla nabarmendu dute Labaren sustatzaileek. Laba bor-bor ari da, eta eztanda egiteko prest dago, euskara Iruñean indarrez zabal dadin.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.