Ikastolen aldeko jaiak laster etorriko dira bata bestearen atzetik: Ibilaldia, esaterako, maiatzaren 29an egingo da, Bilboko Abusu auzoan.

Ez eguzkipeko lo kuluxka gozoarena bakarrik, ez, baita ikastolen aldeko jaiena ere. Eguzkiaren epelak azala nola, halaxe goxatzen dutelako ikastolen jarduna haien aldeko jaiek. Pandemiak eragotzitako edizioak bertan behera geratuta, aurrez aurre dugu “garai berri” honetan ospatuko den aurrenekoa: Herri Urrats, maiatzaren 8an. Oraingoan, hitz bakarreko lelo esanguratsua aukeratu du: Itzulera, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia Senpereko aintzirara itzuliko baita. Gainera, ahalik eta aldarrikapen ozenena eta jendetsuena egiteko baliatu nahi dute antolatzaileek, brebetako eta baxoko azterketak euskaraz egin ahal izatea galdegiten ari direlako behin eta berriz. Mobilizazioen eraginez, joan den hilean Seaskako kideek bilkura egitea ere erdietsi zuten Anne Bisagni-Faure Bordeleko akademiako errektorearekin, baina hark entzungor egin zien. Ondorioz, Paueko Administrazio Auzitegira jotzea aztertzen ari da Seaska. Kuluxkaren ondoren ere jaiki eta aitzina egin behar delako, lozorroan egon gabe.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.