Euskal Artzainak Ameriketan museoa zabaldu dute Elgorriagako (Nafarroa) errotan. Elgorriagatik ez ezik, Malerreka eskualdeko beste herrietatik ere AEBetara artzain joandakoen bizipenak jasotzeko zabaldu dute museoa. Bizimodu hura ezagutzeko elementu ugari bildu dituzte: AEBetan ibilitako artzainen argazkiak eta datuak, han erabiltzen zituzten tresnak... Museoaren kanpoaldean, artzainek bizitzeko erabiltzen zuten camp-car edo orga estali bat ere paratu dute, baita oihal etxe bat ere. XIX. eta XX. mendeetan, euskaldun ugari joan ziren AEBetara artzain. Malerrekatik eta inguruko herrietatik ere askok eta askok jo zuten hara XX. mendearen erdialdean. Haien memoria gordetzea du helburu museoak. Euskal Artzainak Ameriketan Elkarteak antolatu du, inguruko herritarren laguntzarekin, eta asteburuetan izaten da zabalik. Astegunetan, hitzaldi eta bisita gidatuak eskaintzen dizkiete eskaera egiten duten ikastetxeei.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.