Udaberriak ekarri zigun 22. Korrika, baina hizkuntza gutxituen aldeko lasterketek ez dute etenik izan. Hala, haren ostean, Korrikaren “ahizpak” etorri dira jarraian. Apirilaren 22tik 24ra, Correllengua egin zuten Balear Uharteetan, katalanaren alde; maiatzaren 20tik 28ra, berriz, Ar Redadeg Bretainian, bretoieraren alde. Horiez gain, ekainean beste bi hitzordu izango dira, biak ere egun bertsuetan. Okzitanian, ekainaren 2tik 5era, La Passem egingo da okzitanieraren alde. Sent Martin de Senhans-en (Saint Martin de Seignanx) abiatuko da, eta, gauez eta egunez 600 kilometro egin ostean, Pauen amaituko. Bigarren aldia izango du; berez, 2020an zen egitekoa bigarren edizioa, baina pandemiaren eraginez bi urte atzeratu behar izan dute. Azkenik, ekainaren 4tik 6ra, Sprochrenner egingo da Alsazian, alsazieraren alde. Basilean (Suitza) abiatu eta Wissembourg herrian (Frantzia) amaituko da lasterketa, 375 kilometro etenik gabe bete ostean. Ea denek ere Korrikak errepidean bildutako indar eta babes bera jasotzen duten!


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.