Everestera igotzeko oinarrizko kanpalekua lekuz aldatuko du Nepalgo Gobernuak, eta orain baino beherago ipiniko. Modu horretan, Khumbuko glaziarra babestu nahi dute. Izan ere, oso azkar txikitzen ari da urtetik urtera, eta ez soilik mundu mailako berotzearen eraginez. Egungo oinarrizko kanpalekua glaziarraren mihian dago, 5.350 metrora, eta kalte besterik ez dio egiten haren osasunari. Urtero, udaberrian, 1.500 lagun inguru batzen dira kanpalekuan, eta haien pixek edota baliatzen dituzten gas edo kerosenozko sukaldeek asko hondatzen dute glaziarra. Gainera, kanpamentuan biltzen direnentzat arriskutsua izan daiteke, gero eta arrakala gehiago dituelako eta elur jausiak ere ugaritzen ari direlako. Kanpaleku berria 2024an jarri nahi dute martxan. Zehazki non egongo den ez dute erabaki oraindik, beherago izango dela bakarrik, 200 eta 400 metro artean. Horrela, glaziarrak egun jasaten duen kaltea gutxituko dute, behintzat.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.