Goizeko kafea, arratsaldekoa baino hobea. Bihotzeko gaixotasunen eraginez hiltzeko arrisku txikiagoa dute kafea goizean hartzen duten pertsonek egunean zehar hartzen dutenek baino, European Heart Journal agerkarian argitaratutako ikerketa batek dioenez. Tulaneko Unibertsitateko (AEB) ikertzaileek egin dute azterketa, 40.728 estatubatuarrengandik 1999tik 2018ra bitartean jasotako datuak aztertuz. Laburbilduta, kafea edateko ohiturak bihotz osasunarekin eta hilkortasunarekin duen harremana aztertu dute. Emaitzen arabera, goizean hartzen zutenek (parte hartzaileen % 36) hiltzeko aukera gutxiago zuten: bihotzeko gaixotasunengatik, % 31 gutxiago; eta beste edozein arrazoirengatik, % 16 gutxiago. Kafea egun osoan hartzen zutenen artean, aldiz, ez zuten arrisku txikiagorik antzeman. Ikertzaileen ustez, goizeko kafearen onurak gorputzaren erritmo naturalekin zerikusia izan dezake. Hots, arratsaldez edo gauez hartzeak gorputzaren erritmoei eragin diezaieke, eta horrek osasun arazoak sortu ahal ditu. Halere, egileek nabarmendu dutenez, azterketa gehiago egin behar dira kafea edateko ohituren eragina egiaztatzeko.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.