Nafarroako Down Sindromearen Elkarteko 15 kidek osatutako musika taldeak munduko gizon eta emakume guztiei dedikatu die lana, “Ama Lurraren alde egiten ez badugu, dena pikutara joango dela ohartarazteko”. Aldi berean, ordea, gizateria, aniztasuna, ingurugiroa, maitasuna, kultura, gaixotasuna eta sexu askatasuna goraipatu nahi izan dituzte. Hori guztia nagusiki euskaraz eta gaztelaniaz abestutako rock, rap, edota ska estiloko 10 kanturen bidez; dena den, entzuten dira diskoan beste hizkuntza gutxitu batzuk ere, hala nola, kitxua, hassania edota wolofa. Talde iruindarra lan berriaren aurkezpenean elkartu da, urtebeteren ostean. Izan ere, 2019an hasi ziren diskoa prestatzen, baina COVID-19aren ondoriozko etxeratzea heldu zen grabazio estudioan sartzear zirenean. Irailean ekin zioten, hortaz, grabazioari, estudioan binaka sartu eta zazpi hilabete entseatu gabe eman ondoren. Emaitza, diskoa, liburua eta hiru bideoklip biltzen dituen DVDa.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.