Batek daki nolakoa izango den egoera Palestinan azaroaren 15ean, auskalo! Ona ez, behintzat, zoritxarrez; egun horretan erasorik gertatuko ez balitz eta su eten hauskorrak iraungo balu, gaitz erdi1; ia-ia pozgarria, etorkizunerako itxaropen izpiren2 bat balego. Oso bestelakoa izango da egun horretan Bilbon biziko dena: Palestinaren aldeko elkartasun oldea3, Gazatik eta Zisjordaniatik milaka kilometrora. Euskal Selekzioak eta Palestinakoak partida jokatuko dute San Mamesen. Berdegunean, 22 jokalari; Jagoba Arrasate eta Mikel Labaka aulkian, Euskal Selekzioa zuzentzen... eta harmailetan, berriz, berrogeita hamar mila lagun, Palestinaren alde eta genozidioaren kontra ozen oihuka. Aurretik, gainera, Gernika-Palestina ekimenak antolatuta, kalejira egingo da Arriaga plazatik abiatuta, Palestinarekiko elkartasuna ez baita futbol zelaian kabituko. Izan ere, azaroaren 15ean Bilbon biziko duguna ez da futbol partida soila izango, euskaldunok palestinar herriari solidaritatea adierazteko beste modu bat baizik.

1. Gaitz erdi: ni tan mal (es), heureusement (fr).
2. Izpi:
rayo (es), rayon (fr).
3. Olde:
oleada (es), vague (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.