Sormena erdigunean jarriko du, beste behin, Ondarroako Marabilli festibalak. Aitzol Aramaio zinemagilea zenaren omenez antolatzen dute jaialdia, eta seigarren edizioa izango du aurtengoa. Ohi denez, sormenaren fase guztiei erreparatuko die: sortze prozesua, emaitza... Horretarako, sortzaile ezagunen zein herriko talde eta eragileen parte hartzea izango du. Hartara, urriaren 6an eta 7an, diziplina ugari batuko ditu egitarauak: zinema, kontzertuak, hitzaldiak, antzerkia, kalejirak... Egitarau zehatza festibalak Facebooken duen txokoan ikus daiteke. Aramaioren lagunek eta Manuelistak Kultur Elkarteko kideek antolatzen dute jaialdia. Hain zuzen, antolatzaileek azaldu dutenez, aurtengoa izango da festibal formatuan egingo duten azkena. Etorkizunean, ekintzak asteburu bakarrera mugatu beharrean, denboran barreiatuko dituzte. Horrela ere sormenari plaza emanda, jakina.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.