Azaroaren hasieran, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazioa arautzeko Foru Dekretua onartu zuen, bost urteko prozesuaren ostean. Merezimendu Dekretua izenez ere ezaguna, euskalgintzaren eta hainbat eragile politiko eta sozialen kritikak jaso ditu, beste gauza batzuen artean euskara ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren azpitik utziko duelako lan deialdi askotan. Dekretuaren arabera, eremu mistoan euskara merezimendutzat joko da zenbait kasutan, baina ez modu orokorrean. Gobernuak azaldu duenez, lanpostuaren arabera egingo dute balorazioa. Eremu ez-euskaldunean, aldiz, orain arte bezala jarraituko dute: lan deialdi publikoetan, euskara ez da merezimendu gisa ere aintzat hartuko. Euskalgintzaren Kontseiluak salatu duenez, Dekretua “atzerapauso onartezina” da, eta “Gobernuaren jarrera euskarafobo, atzerakoi eta erreakzionarioaren baitan” kokatu du erabakia. Era berean, Dekretua garatu duen bost urte hauetan, Gobernuak euskararen aldeko eragileen eta Euskararen Nafar Kontseiluaren iritzi, gomendio eta ekarpenei entzungor egin diela salatu du.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.