WikiEmakumeok sareari esker, dagoeneko 10.000 baino gehiago dira Euskal Wikipedian aurki daitezkeen emakumeen biografiak. Mentxu Ramilo Araujo politologoaren ekimenez osatu zen WikiEmakumeok, 2015. urtean, zenbait helbururekin. Batetik, hainbat esparrutako emakumezko erreferenteak eta aitzindariak bilatzea, haien ibilbidea eta lanak sarean bistaratzeko eta euskarazko material didaktikoa sortzeko. Hala, emakume horien biografiak sortu, sarean beste hizkuntza batzuetan daudenak itzuli eta euskarazko Wikipedian dauden biografia zirriborroak osatzen eta zuzentzen dituzte. Bestetik, emakumeen biografia kopurua handitzeaz harago, emakume editoreen eta emakumeei buruz genero ikuspegiarekin argitaratzen duten pertsonen kopurua handitzen ere saiatzen dira. Guztia, sareko genero arrakala murrizteko eta pertsona esanguratsuen bilaketa orekatzeko.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.