Gaur egungo hezkuntza arautuak ez du ziurtatzen euskarazko kulturgintzaren transmisioa, azken urteetan zenbait ikerketa eta azterketak erakutsi dutenez. Egoera horrekin kezkatuta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako egiten ari diren Hezkuntza Lege berriak euskal kultur transmisioa berma dezala eskatu dute. Ekainaren 16an Donostian egindako ekitaldian egin zuten eskaera euskal kulturgintzan jarduten duten hainbat eragile eta norbanakok: EIE Euskal Idazleen Elkartea, Euskaltzaleen Topagunea, Gerediaga Elkartea, EAB Euskal Aktoreen Batasuna, Elkar Fundazioa, Andoni Tolosa Morau, Yolanda Arrieta, Eñaut Aiartzaguena, Oihana Iguaran... Era berean, aditzera eman zuten kulturgintzaren transmisioa bermatzeko hartu beharreko neurrien proposamen, eztabaida eta adostasunean parte hartu nahi dutela. Adierazpenak elkarte, eragile eta sortzaile askoren atxikimendua jaso du, eta gehiago jasotzeko prest dago.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.