Euliek gorozkira nola, hala egin ohi dute lapurrek turistaz jositako lekuetara. Bada, Erresuma Batuko QuoteZone bidaia aseguru agentziak zorro lapurrek Europan gogokoen dituzten tokiak zerrendatu ditu. Horretarako, herrialde bakoitzeko bost leku bisitatuenak aztertu ditu, britainiar bisitarien datuak aintzat hartuta. Zehazki, milioi bat bisitariko aipatzen diren lapurreta kopuruak. Italia da zerrendako lehena, milioi bat bisitariko zorro lapurrei buruzko 478 aipamenekin. Italian, Erromako Fontana di Trevi iturrian izaten da lapurreta gehien, gero hiri bereko Koliseoan eta Panteoian, eta jarraian Milango Duomo katedralean eta Florentziako Uffizzi galerian. Zorro ebasleen bigarren helmugarik gustukoena Frantzia da. Zehazki, Paris hiriko bost toki ezagun hauek, hurrenkera honetan: Eiffel Dorrea, Garaipenaren Arkua, Notre-Dame katedrala, eta Orsay eta Louvre museoak. Lapurren Europako hurrengo helmuga kutunak Espainia eta Alemania dira, bietan ere 111 lapurretarekin milioi bisitariko.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.