Frantziako eta Nepalgo alpinista talde batek jakinarazi duenez, Everest mendira igotzeko beste bide bat topatu dute. Aurkitutako bideak garrantzi handia izan dezake. Izan ere, munduko mendi garaienera igotzeko egun zeharkatu behar den igarobide arriskutsu bat saihestuko luke: Khumbuko izotzezko ur jauzia. Oinarrizko kanpalekuaren gainean dago, eta oso toki arriskutsua da. 1953. eta 2016. urteen artean, 44 lagun hil dira bertan. Alabaina, nahitaez igaro beharreko pasabidea da. Orain topatu duten bideari esker, ordea, ekidin liteke. Bidea Goraksherpetik (5.164 metro) abiatzen da, oinarrizko kanpalekua dagoen lekutik baino beheragotik, eta 6.200 metrora iristen, hots, lehen kanpalekura baino goraxeago. Bidea udaberrian probatuko dute, eta orduan ikusiko da espedizio komertzialek erabil dezaketen ala ez.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.