Nafarroako hegoaldean eta erdialdean, euskararen aldeko mugimendu eta jarrerak sendotzen ari dira. Horren adibide izan zen, esaterako, iragan urriaren 22an Tuteran egindako manifestazioa: Hordago herri ekinaldiak deituta, zonifikazioaren kontrako manifestazioa jendetsua egin zuten Erriberako hiriburuko kaleetan. Bestalde, Errigora ekimenak urtean egiten dituen hiru kanpainen arteko hirugarrena martxan da jada: Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka. Oraingo honetan, Nafarroako hegoaldeko eta erdialdeko produktuekin osatutako hiru saski eskainiko dituzte (beltza, betikoa; berdea, ekologikoa; eta zuria, berezia), eta horien balioaren % 25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio. Produktuak bertoko ekoizleenak dira, eta auzolanean bideratuak. Kanpaina urriaren 22an hasi zen, eta saskiak eskatzeko epea azaroaren 10ean amaituko da. Eskaerak egiteko errigora.eus webgunera jo dezakezue.