Lanean ordenagailua baduzu, nola erabiltzen duzu sagua? Azkar, pantailan distantzia luzeak betez, maiztasun handiz eta zehaztasun gutxiz egiten baduzu, estresatua zauden seinale. Erlaxaturik lan egiten baduzu, aldiz, sagua gutxiago eta patxada handiagoz mugituko duzu, eta zehatzago aukeratuko dituzu pantailan hautatu beharrekoak. Hori ondorioztatu du Zurich-eko ETH Unibertsitatean egin eta Journal of Biomedical Informatical agerkarian kaleratu duten ikerketa batek, 90 lagun behatu ondoren. Lantokiko antzeko giroa ipini zieten laborategi batean. Batzuek lasai lan egin ahal izan zuten, eta beste batzuei lan erritmoa hainbat modutan eten zieten. Bien bitartean, hainbat faktore aztertu eta neurtu zituzten. Esaterako, bihotz maiztasunean, ez zuten alde handirik topatu langile lasaien eta estresatuen artean. Sagu eta teklatuaren erabileran, ordea, bai. Orain, azterketa bera benetako lantokietan egin nahi dute.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.