Desagertutako hiru espezie berpizteko asmoa azaldu du Colossal bioteknologia enpresak. Zehazki, hiru hauek aipatu ditu: mamut iletsua, Tasmaniako tigrea eta dodoa. Lana garatzeko inbertsio handiak iragartzeaz gain, mamutari dagokionez data jartzera ausartu da enpresa: 2027an edo 2028an, mamut iletsua Artikoko tundran ikusteko aukera izango omen da. Hain zuzen, aipatu hiru espezieen artean berpizteko errazena mamuta da, ongi gordetako arrasto ugari topatu direlako eta, hortaz, material genetikoa atera dezaketelako. Behin mamutak berpiztuta, Artikoko tundrako ekosistema hobetzeko baliatuko dituztela jakinarazi du enpresak. Tasmaniako tigrea eta dodoa berpizteko, aldiz, zailtasun gehiago aurreikusten dute, eta data zehatzik ez dute aipatu. Zientzialarien artean eztabaida ugari piztu ditu gaiak. Iragarpena bera ere zientzia gaia ala enpresa interes hutsa ote?



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.