Futboleko atezainen entrenamenduak eraginkorragoak izateko moduak ikertu dituzte EHUko Arabako Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Horretarako, atezainaren ikuspuntua aintzat hartuta, atera egindako jaurtiketak aztertu ditu Markel Perez ikertzaileak. Datuek erakutsi dutenez, futbol partidetan atera egindako jaurtiketa arriskutsuenak lehen ukituan egindakoak dira: golen % 75 horrela gertatzen dira. “Abiadura bizkorreko jokaldiak izanik, aurreikusteko zailak dira eta erreakzio denbora laburragoa da”, zehaztu du Perezek. Ikerketa egiteko, Eibar futbol taldeko Arkaitz Crespo eta Jon Zabala atezain entrenatzaileekin aritu dira elkarlanean EHUko ikertzaileak. 2019-2020 denboraldiko Espainiako 1. Mailako futbol txapelketako 179 partida aztertu dituzte. Zehazki, 15 atezaini egindako 2.338 jaurtiketa, 16 aldagairi erreparatuz: baloiaren norabidea, distantzia... Ondorio gehiago ere atera dituzte ikerketan, desbideratutako jaurtiketak espresuki trebatu beharrekoak direla, besteak beste.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.