Gaixotasunak, heriotza... tabakoa osasunerako oso kaltegarria dela gauza jakina da. Ildo horretan, Erresuma Batuan egindako eta Addiction aldizkarian kaleratutako ikerketa batek datu zehatzak zabaldu ditu. University College London unibertsitateko zientzialariek egindako ikerketaren arabera, zigarreta bakarra erretzeak hogei minutu murritz dezake bizi itxaropena. Zehazki, 17 minutu gizonezkoena eta 22 minutu emakumeena. Herrialdeko bi azterketa epidemiologiko garrantzitsutan bildutako datuak erabili dituzte ikerketan. Emaitzek diotenez, erretzaileak erretzen ez duten pertsonak baino hamar urte gutxiago bizi daitezke. Gainera, tabakoaren kaltea metagarria da: zenbat eta zigarreta gehiago erre, orduan eta bizi itxaropen laburragoa. Nolanahi ere, ikerketaren egileetako batek, Sarah Jackson doktoreak, azaldu duenez, horrek ez du esan nahi erretzaileen bizitzak hamar urte gutxiago iraungo duenik, baizik eta osasun arazoak lehenago izango dituztela. Era berean, erretzeari uzteak arriskuok gutxituko lituzke.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.