Merkataritzan eta ostalaritzan, non hitz egin euskaraz? Aukerak ezagutzeko, Euskaraz barra-barra izeneko marka sortu dute Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta EEP Euskararen Erakunde Publikoak. Hala, marka hau duten saltoki, taberna eta jatetxeetan euskaraz aritu ahal izango dela jakingo du bezeroak; zehazki, han daudenak euskaraz hitz egiteko edota euskara ulertzeko gai direla. Euskararen erabilera sustatzea du helburu markak, eta Euskal Herri osora hedatuko dute. Orain arte, proiektu pilotu batean erabili dute 1.644 saltoki eta tabernatan, gehienak Donostiakoak, baina baita UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatekoak eta beste zenbait herritakoak ere. Aurten, beste 50 udalerritara zabaldu nahi dute ekimena, Bilbora eta Gasteiza, besteak beste.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.