Larrialdi adierazpena oinarri, Ipar Euskal Herriko egoera hizpide izan zuten, Baionan, Euskalgintzaren Kontseiluko eta Euskal Konfederazioko ordezkariek. KONTSEILUA.

“Euskara eta euskal hiztunen komunitatea larrialdi linguistikoan daudela adierazten dugu”. Azaroaren 9an Bilbon entzundako hitzak dira, ELENen 2024ko Batzar Nagusian. Europako lurralde hizkuntzak sustatzeko eta babesteko lan egiten du nazioarteko erakunde horrek. Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi eta ELENeko presidenteorde Idurre Eskisabelek irakurri zuen bertan onartutako adierazpena: erabilera sozial ahula, euskararen ofizialtasunik eza euskararen lurraldeko eremu askotan, oldarraldi judiziala... larrialdi linguistikoaz ohartarazteko arrazoi ugari. Adierazpenak dioenez, “indarrean diren joera soziolinguistikoak eta egiturazko arazoak itzulikatzeko neurri egokiak epe laburrean hartu ezean, atzeraldia dator”. Nolanahi ere, adierazpena ez da arrangurarako deia, baizik eta euskararen normalizazioa eta biziberritzea onbideratzeko lehen urratsa egiteko modua”. Horretarako, auzia agenda politiko eta sozialaren ardatzean jarri behar da, irtenbiderako bidean, Kontseiluak beste agerraldi pare batean azaldu duenez. Larrialdia aski zehaztua dago; emango al zaio, behingoz, tamainako erantzuna?


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.