Martxoaren amaieran eta apirilaren hasieran ezagutarazi zituzten VII. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak. Euskararen ezagutzari, erabilerari eta transmisioari buruzko datuak biltzen ditu, baita euskararen inguruko jarrerei buruzkoak ere. Eusko Jaurlaritzak, Euskararen Erakunde Publikoak eta Nafarroako Gobernuak egin dute azterketa. Emaitzen berri ez dute batera eman, administrazio bakoitzak bere eremuari dagozkionak baizik. Inkestak jakingarri ugari jaso ditu, baina, oro har, argi-ilunak dira nagusi. Esaterako, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ezagutza handitu egin da azken inkestaren (2016) emaitzekin alderatuta. Erabilera ere bai; halere, ez ezagutza bezainbeste. Nafarroan, euskararen ezagutzak mende hasieratik izan duen goranzko joerari eutsi dio; euskara sustatzearen aldeko jarrera, ordea, apaldu egin da. Azkenik, Ipar Euskal Herrian, baikortasun gutxi: euskaldunen proportzioa gero eta txikiagoa da. Inkesta Soziolinguistikoa 1991tik egiten da, bost urtean behin, eta oraingoak 2021ean jasotako datuak hartu ditu kontuan.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.