Ikastolen aldeko urteko azken bi jaiak iristear dira. Biak ere, urrian. Hilaren 6an egingo da, Azpeitian, Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak. Hilaren 20an, berriz, Nafarroa Oinez Zangozan, Nafarroako ikastolen alde. Kilometroak jaiari dagokionez, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatuko du, Izpiz izpi lelopean. Laugarren aldiz egingo da herri horretan, eta euskarari zentralitatea ematea, kulturartekotasunean sakontzea eta herrigintza indartzea izango ditu helburu. Nafarroa Oinezek ere laugarren aldia izango du Zangozan, eta Zangozako Ikastolak antolatuko du. Piztu! leloa izango du, eta hainbat helburu: kalitatezko hezkuntza eta euskalduna eskaintzen jarraitzea, auzolana zabaltzea, eta eskualdea jasaten ari den despopulatzean eta zahartze demografikoan eragitea, besteak beste. Era berean, bildutako dirua 2005ean zabaldutako Haur Hezkuntzako eraikinaren zorrari aurre egiteko baliatuko dute, baita ikastolaren LH eta DBHko eraikina hobetzeko lanak egiteko ere.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.