Kopenhageko Unibertsitatearen (Danimarka) ikerketa baten arabera, kafesnearen proteinen eta antioxidatzaileen konbinazioak hantura murrizten laguntzen du, gizakion zelula immunitarioen hanturaren aurkako propietateak bikoizten dituelako. Bakterioak, birusak eta beste substantzia batzuk giza organismoan sartzen direnean, immunitate sistemak globulu zuriak eta babesten gaituzten beste substantzia kimiko batzuk zabalduz erantzuten du. Erreakzio horri esaten zaio hantura, eta tendoiak eta muskuluak gehiegi kargatzean edo artritis erreumatoidearen moduko eritasunetan ere gertatzen da. Journal of Agricultural and Food Chemistry aldizkarian argitaratutako ikerketak frogatu duenez, gakoa esnearen proteinen eta kafearen antioxidatzaileen konbinazioan dago. Orain animaliekin ikertzen jarraitzeko asmoa dute, baina Marianne Nissen Lund ikerketaburuak azaldu duenez, "pentsatzekoa da koktel horrek gizakiongan ere eragin onuragarria izan dezakeela". Ea egia den, ez baita botika txarra.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.