Baita ibuprofenoa ere, bestondoa izanez gero. Izan ere, txikitero, kafetxo, txupito eta ibuprofeno hitzak gehitu dizkio Euskaltzaindiak bere hiztegiari, beste hainbat forma berrirekin batera. Zehazki, azken sei hilabeteotan, 329 forma berri jaso ditu (211 sarrera eta 118 azpisarrera): narko, ekipo, kantautore, lekukotza, batukada, light, rockero, sotamano, zurrupada... Era berean, Euskaltzaindiaren Hiztegiko 306 forma moldatu edo findu ditu. Denak sareko hiztegian (euskaltzaindia.eus) ageri dira, eguneratu egin baitu. Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. Azkenak gehituta, Euskaltzaindiaren Hiztegiak 49.596 forma eta 68.695 adiera ditu, orotara, egun.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.