Batuz aldatu. Halaxe du izena Euskalgintzaren Kontseiluak alor askotariko ia ehun eragilerekin batera aurkezturiko dokumentuak, hizkuntz  politiketan eragiteko adostasun soziala gorpuztu duena. Hilabeteetako lanaren emaitza da dokumentua, eta, aurrerantzean ere, eragile gehiagorekin bilduko da Kontseilua. Arloz arloko lanketa eginez, adostasun soziala politiko bihurtzea izango dute “etorkizuneko erronka”. Adosturiko agiriak etorkizuneko agertokirako helburu nagusia du: euskararen erabilera erosorako baldintzak sortzea. Horretarako, hizkuntza eskubideak eremu guztietan bermatu behar direla dio, “hala nahi duen edonork ez dezan euskara erabiltzeko inolako eragozpenik izan”. Hizkuntza politiken norabidea ere marraztu du agiriak: hizkuntzaren ezagutzaren unibertsalizazioa bultzatzea, eta euskara eroso erabiltzeko eremuak sortu, garatu eta lotzea. Era berean, hizkuntz politika garatzeko Euskal Herriko hizkuntz aniztasuna aintzat hartu behar dela ere nabarmendu dute. Agiria https://kontseilua.eus/ webgunean irakur daiteke. Lanik ez da faltako, ikusita azkenaldian euskarak Euskal Herriko lurralde guztietan jasan dituen erasoak. Hain zuzen, Kontseiluak deituta, uztailaren 2an manifestazioa egin zuten Iruñean, Nafarroako Gobernuak administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzeko argitaratu nahi duen dekretuak euskal hiztunen eskubideak berma ditzala eskatzeko, eta azkenaldian hartu dituen erabakiak salatzeko. Esaterako, hainbat  lan deialditan, automatikoki  baztertu  du  euskararen  ezagutza, izan derrigorrezkoa ala merezimenduzkoa.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.