Aldiri aldizkariak 2009an hasitako bideari amaiera emango dio aurten. Izen osoak, Aldiri. Arkitektura eta abar, dioen moduan, arkitektura eta horrekin lotutako askotariko gaiak jorratzen ditu. Orain arte, 44 zenbaki kaleratu ditu, hiruhilekoan behin. 2009ko uztailean argitaratu zuten 0. zenbakia, Unai Fernandez de Betoño eta Ibai Gandiaga zuzendari zirela, eta Erredakzio Kontseiluan Agurtzane Elguren eta Ula Iruretagoiena zituela. Ordutik, beste hainbat kolaboratzailek ere kaleratu izan dituzte arkitekturari “eta abarri” buruzko lan eta gogoetak, betiere euskaraz. Urteotako ibilbidean, UEU Udako Euskal Unibertsitatearen ekarpena nabarmendu dute, “ezinbestekoa” izan baita zenbaki bakoitza “aurrera ateratzeko”. Aldizkaria argitaratzeari aurten utziko badiote ere, urtea amaitu baino lehen bi argitalpen gehiago plazaratuko dituzte: batetik, aldizkariaren ibilbidea gertutik ezagutu duten autoreen ekarpenekin osatutako 45. zenbakia; bestetik, Aldiriren "zenbakiak nortasunez jantzi dituzten azalei aitorpena” egiteko argitalpena. Horiek leitu ahal izan arte, www.aldiri.eus webgunean aldizkariaren edukiak ezagutzeko aukera dago. Adiorik ez, Aldiri!



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.