Haur eta helduen aisialdia euskaldunagoa izan dadin, Korapilatu izeneko karta jokoa sortu du Hezten elkarteak. Leloak argi erakusten ditu Korapilatu-ren nondik norakoak: Hitz, irudi eta hizkiak lotu eta pilatu! Hizkiak, hitzak eta irudiak dituzten kartak dira jokoaren oinarria. Kartak eta irudimena baliatuta, hitzen eta irudien loturak egin behar dituzte parte hartzaileek: hitz-hitz, irudi-irudi edo irudi-hitz. Horretarako, hiru jolas proposatzen dituzte egileek. Karta jolasak hainbat helburu ditu: euskaraz ahozkotasuna lantzea; aisialdian euskaraz jolastera bultzatzeko tresna eskaintzea; jolasaren bitartez irudimena eta sormena lantzea; eta talde lana eta harremanak jorratzea. Eta, jakina, edozein adinetan jolastuz ongi pasatzea. Mahai jolasa Hezten elkartearen webgunean eros daiteke: hezten.eus.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.