Iragan uztailean hartutako erabakian, Iratiko oihana biosfera erreserba izendatu zuen Unesco Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak. Zehazki, Zaraitzu eta Aezkoa ibarrak hartuko ditu Iratiko biosferak, guztira 537 kilometro koadroko eremua. Euskal Herriko basorik handiena da Iratikoa, Europako bigarrena pago eta izei basoen artean. Unescok azaldu duenez, “biodibertsitatearen paradisua da” Iratiko biosfera. Hain zuzen, balio ekologiko handiko eremuetan garapen jasangarria bultzatzea eta biodibertsitatea babestea dute helburu biosferen erreserbek, betiere tokian tokiko neurriak sustatuta. Hala, Iratiko biztanleek izendapena lortzeko egindako lana nabarmendu du Unescok. Iratikoa Euskal Herriko hirugarren biosfera erreserba da. Lehendik, Urdaibaik 1984an lortu zuen izendapena, eta 2000. urtean, Bardeak.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.