Garagardoz, sagardoz edo esnez betea, baina pintak pinta izaten jarraituko du Erresuma Batuan. Izan ere, britainiarrek hain maitea duten neurri unitate ezaguna legez babestu dute. Lorden Ganberan, Erresuma Batuko parlamentuko goi ganberan, onartu zuten pinta babestea. Produktuak eta metrologia arautzeko lege berri baten harira sortutako xextratik etorri da babesa. Kontserbadoreek pinta desagertzeko arriskuan zegoela salatu zuten. Hala, Lorden Ganberan onartutako zuzenketa batekin, pinta babestea erabaki dute. Beraz, tabernetan pintak ateratzen jarraituko dute. Gainera, zuzenketak zehaztasun osoz ezarri du neurria: 568,26125 mililitro ditu pinta batek. Brexita gauzatu zenean, neurri unitateak eztabaida iturri izan ziren Erresuma Batuan. Orduko hartan, ordea, Europako Batasunako sistema metriko hamartarrari eustea erabaki zuten, hots, 1965ean baztertu zuten neurri sistema inperialera ez itzultzea. Urte hartan utzi zioten libra, oin eta antzeko neurri unitateak erabiltzeari. Orduan, pintari eutsi zioten, eta aurrerantzean ere salbu izango da.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.