Intxorta 1937 kultur elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundia elkarlanean aritu dira, bi urte eta erdiz, Gipuzkoan jaio ziren eta Gerra Zibilaren ondorioz erbestera joan behar izan zuten haurren memoria identifikatzeko. Baita, posible izan den kasuetan, haien bizitzaren historia berreskuratzeko ere. Europa osoko hainbat artxibotan erbesteratuen eta haien senideen testigantzak eta datuak bildu ondoren, Intxorta 1937 kultur elkarteak 10.232 kasu identifikatu ahal izan ditu. Haatik, kopuru hori are handiagoa izan daitekeelakoan, interesdunei dei egin diete Foru Aldundiaren webgunean, giza eskubideen atalean, argitaratzear dagoen datu basea osatzeko. Gainera, norbaitek daturen bat zuzendu edo ekarpenen bat egin nahi badu, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta helbidera idatz dezake, datu basea urtean hainbat aldiz eguneratzeko asmoa baitute. Gerrako haurren oroimena aitortzeko eta aldarrikatzeko omenaldia ere egin zuten joan den hilaren 18an Donostiako Kursaal Jauregian.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.