Andreek eta gizonek jasotzen dituzten diagnostiko eta tratamendu psikiatrikoetan alde nabarmenak daude: lehenengoei bigarrenei baino botika gehiago eman ohi zaizkie, eta proba diagnostiko gutxiago egin. Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak aurkeztutako ikerketa batek jaso ditu ondorio horiek. 2017. eta 2019. urteen artean Gurutzetako Ospitaleko (Barakaldo) buruko osasuneko larrialdietan artatutako pazienteak ikertu dituzte egileek, genero ikuspegia eta aldagai sozioekonomikoak aintzat hartuta. Xehetasun askori erreparatu diete ikerketa egitean; esaterako, lau paziente talde desberdindu dituzte, gaixotasunaren edota larrialdietara jotzeko arrazoiaren arabera. Taldetik taldera bada desberdintasunik, baina ondorio nagusietakoa hasieran aipatutakoa da: gizonak eta andreak ez dituzte berdin artatzen. Azterketaren nondik norako guztiak Emakunderen webgunean (emakunde.euskadi.eus) ikus daitezke.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.