Beroa eta lehorra izan zen joan den urtea Euskal Herrian. Inoizko beroena, behintzat, erregistroak daudenetik. Euskalmetek eta Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak hala ondorioztatu dute, iazko datuak aintzat hartuta. Euskalmeten arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan orain arteko urterik beroena izan zen: batezbestekoak baino 1,8 gradu beroagoa. Nafarroan, ostera, ohi baino 1,9 gradu beroagoak izan ziren batezbestekoak 2022ko azarora arte. Prezipitazioei dagokienez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan urte lehorra izan zen, baina tokiaren arabera badira aldeak. Kostaldean ohiko kopuruetatik gertu ibili baziren ere, Arabako Lautadan orain arteko urterik lehorrena izan zuten. Nafarroan ere inoizko kopururik txikienak jaso zituzten. Munduan, halaber, datuak antzekoak izan ziren. Europar Batasuneko Copernicus programaren arabera, erregistroak daudenetik Europako bigarren urterik beroena izan zen iazkoa, eta munduko urterik beroenetan bosgarrena.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.