2100. urterako, munduko mendi glaziarren % 60 eta % 90 artean desagertuko dira. Kasurik onenean, hau da, munduko batez besteko tenperatura 1,5 gradu igotzen bada, % 60koa izango da galera. Txarrenean, batez besteko igoera 4 gradukoa izanez gero, glaziarren % 90 desagertuko da. Orain arte egindako ikerketetan jasotako aurreikuspenak baino okerragoak dira horiek. Zehazki, glaziarren urtzea uste zena baino % 4 eta % 8 handiagoa izango da. Science aldizkarian argitaratu dute nazioarteko zientzialari talde batek egindako ikerketa. Guztira, munduko 215.000 glaziarren datuak aztertu dituzte. Groenlandiako eta Antartikako izotz masak bakarrik utzi dituzte azterketatik kanpo. Glaziarren urtzeak itsas maila zenbat igoko duen ere aurreikusi dute: tenperaturaren batez besteko igoera 2 gradukoa bada, 13 zentimetro egingo du gora; 4 gradu igoz gero, berriz, 20 zentimetro. Urtzeak, gainera, munduan 1.900 milioi laguni zuzenean eragingo diela uste dute. Eta ez onerako, jakina.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.