Urtero Australiako ekialdeko kostaldetik migrazioan igarotzen diren xibartek (Megaptera novaeangliae) estres txikiagoa jasan zuten COVID pandemiaren lehen urtean, hots, Australian konfinamendu neurri zorrotzak ezarri zituztenean. Hala ondorioztatu du Queensland-eko Unibertsitateko (Australia) zientzialari batzuen ikerketak. Australiako ekialdetik igaro ohi diren xibartak aztertu zituzten ikertzaileek, bai drone bidezko irudien bidez bai zenbait aleri hartutako gantz laginen bitartez. Marine Environment Research agerkarian kaleratu dutenez, gorputz eta energia egoera hobea antzeman zieten xibartei 2020an, baita estres maila txikiagoa eta kortisol hormona kopuru handiagoa ere. Ikertzaileen ustez, inguruan estres txikiagoa pairatu zutela iradokitzen dute emaitzek. Giza jarduera murriztu egin zenez, xibartak elikatzen diren uretan kutsadura ere txikiagoa zelako gertatu zela uste dute. Halere, hipotesiak baino ez direla nabarmendu dute, eta arrazoi gehiago egon daitezkeela. Esaterako, La Niña izeneko meteorologia fenomenoak ere eragina izan zezakeela aipatu dute.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.