Urtea hasteaz batera iritsiko da bertsozaleen urteroko hitzordu nagusietakoa: Bertso Eguna. Azken urteotan bezala, lurraldez aldatuko da aurten, eta Lesaka izango dute bilgune bertsozaleek. Urtarrilaren 25erako, egun osoko plana antolatu dute Bertsozale Elkarteak eta Bortzirietako Bertso Eskolak. Eguna 10:00etan hasiko dute, Oinak Bidean ibilbidea egiteko. Ondoren, bertso-poteoa izango da, eta hainbat bertso eskolatako kidek abestuko dute. Arranon 14:30ean luntxa egin ostean, arratsaldean XXI mende, 25 (H)illbeltz bertso saioa eskainiko dute Harriondoa Kultur Etxean. Alaitz Rekondo gai jartzaile dutela, Alaia Martin, Amets Arzallus, Julio Soto, Maddi Ane Txoperena, Nerea Ibarzabal eta Peru Abarrategi ariko dira bertsotan. Saio ostean, festa giroa: 20:30etik aurrera afaria sagardotegian eta, afalostean, Manex Pagola eta Hor gu-ren bertso jarriak. Azkenik, DJa egongo da Arranon. Arratsaldeko saiorako zein afarirako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian ipini zituzten salgai abenduaren 16an; beraz, interesa izanez gero, bizkor ibili!


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.