Estatu Batuetako Cell hilabetekarian argitaratu berri den ikerketa batek berretsi du baieztapen hori. Azterlana AEBetako Harvard Unibertsitateko (Boston) Vadim N. Gladyshev eta Duke Unibertsitateko (Durham) James P. White ikertzaileek gidatutako talde batek egin du. Ondorioen arabera, gure adin kronologikoa zenbaki finko gisa hartzen dugu, bizi izan dugun denbora zenbatuta, baina gure adin biologikoa malguagoa da, eta estresa bezalako faktoreek eragina izan dezakete zahartze prozesua bizkortzen. Gizakiengan eta beste animalia batzuengan egindako proben arabera, badirudi bizitzako hainbat faktorek adin biologikoan eragiten dutela: gertaera traumatikoek, gaixotasunek, tratamendu farmakologikoek, bizimoduko aldaketek edota ingurumeneko beste faktore batzuek. Estresak, beraz, zahartze biologikoa eragiten du, baina bada berri on bat ere: estresari ihes egiten badiogu, zahartzea atzera dezakegu.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.