Eskubide Sozialen Gutunak manifestazioak egingo ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, azaroaren 19an, herritarren pobretzearen eta zerbitzu publikoen murriztearen aurka. Bizitzaren garestitzeagatik herritarren egoera jasanezina dela salatuko dute lau hiriburuetako manifestazioetan. Bilbokoa, Donostiakoa eta Iruñekoa arratsaldean izango dira, 17:30ean; Gasteizkoa, ostera, 12:00etan. Manifestazioak deitzeaz gain, sei puntu nagusi dituen eskakizun zerrenda plazaratu du Eskubide Sozialen Gutunak. Besteak beste, gutxieneko6 soldata 1.400 eurora eta gutxieneko pentsioa 1.260 eurora igotzea; energia sektorearen publifikatzea, eta haren gaineko kontrol publiko eta soziala; zerbitzu publikoak indartzea; eta zerga erreforma, diru gehien dutenei zergak handitzeko. Azaroaren 16ra bitartean, ekitaldi gehiago ere egingo dituzte. Horien berri https://eskubidesozialenkarta.com webgunean jaso daiteke.