Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hogei talde eta eragile ekologistak Euskal Herria Bizirik plataforma sortu dute, helburu zehatzarekin: landa eremuak eta natura ondarea defendatu, eta azpiegitura handien kontra egin. Hala, maiatzaren 20an, manifestazioa antolatu dute Gasteizen, Lurraren defentsaren alde, Euskal Herria Bizirik lelopean. Horrez gain, apirilaren 22an Erdiz Bizirik plataformak Iruñean egingo duen manifestazioari ere babesa agertu dio. Hain zuzen, Nafarroako eragileen atxikimendua lortzeko asmoa du plataforma sortu berriak, baita Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoakoena ere. Abiadura handiko trenak, erraustegiek, zentral eolikoek eta beste hainbat azpiegitura handik landa eremua kaltetu eta bertako bizimodua suntsitzen dutela salatu du plataformak. Horregatik, pertsonengan oinarritutako politikak eskatu ditu, “kapitalaren interesen mesederako” egindakoen ordez.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.