Udan murgilduta, tenperaturak gora egin ahala, Alemanian gero eta handiagoa da garagardo botilarik gabe geratzeko arriskua. Ekoizpen kostuen igoera (energiaren prezioa, batik bat) eta logistika arazoa (kamioilarien eskasia, batez ere) trabak eragiten ari dira botilen banaketan. Alemaniako Garagardogileen Elkarteak ohartarazi duenez, egoera “oso larria” da, eta aferak tamaina txikiko eta ertaineko ekoizleei eragiten die bereziki. Izan ere, ekoizle handiak lehenago hornitzen dira, biltegiak dituztelako, baina epe luzeko kontraturik ez duten ekoizleak duela urtebete baino % 80 gehiago ordaintzen ari dira beirazko botila berriengatik. Alemanian, kontsumitzaileei diru kopuru bat itzultzen zaie beirazko eta plastikozko botila hutsak supermerkatuetako bilketa guneetara eramanez gero (8 eta 15 zentimo artean garagardo botila bakoitzagatik), baina badirudi pizgarri hori ez dela beti nahikoa jendea birziklatzera animatzeko.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.